Zer eskaintzen dugu

Hiri mugikortasun jasangarriaren garapenean ezagutza zabaleko eskaintza egiten dugu, XXI. mendeko hirientzako erronka handiena, eta aparkaleku kudeaketan espezializatuak gara, mugikortasunaren eszenatoki berri honetan funtsezko eragileak. Era berean, gure bezeroekin erlazionatzeko modu berrietan ere dihardugu.

Gure kudeaketa-taldeak 25 urte baino gehiagoko esperientzia du aparkaleku kudeaketan. Mota honetako azpiegituretan dugun ezagutza handia administrazio, ospitale, bizitegi eta aisialdi ingurune guztietara hedatzen da. Hiri bakoitzeko kokaleku onenak ditugu.

Gure bezeroekin erlazionatzeko moduen aldaketa berri guztietan zentratuta gaude, merkatuak eskatzen duen omnikanalitate berrian, mugikortasun formetan eta teknologia berrietan.

Kudeaketa eredu bat daukagu, gure instalazio guztiak urrutiko kontrolpean dituguna, gure Telekontrol Zentro Bakarraren bitartez.

CentrodeControl.jpg

Horren barruan, gure aparkalekuetako erabiltzaile guztientzako Salmenta Arretarako Zentroa daukagu, non gure produktuen kontratazioa linean laguntzen den.

Bezeroekin dugun harreman berritzailea honela garatzen dugu:

  • Sarrera kontrol sistema ticketless (tiketeik gabe), matrikulen automatikoki ezagutzean (LPR) oinarritua,

  • Gure Aparka App-a ordainbide moduan, matrikula automatikoki irakurriz azkar eta seguru sartzea eta irtetzea ahalbidetzen duena,

  • Gure webgunea, non aparkalekuetako ordu eta eguneko erreserbak egin daitezkeen, eta baita abonu mota eta iraupen guztietakoak online erosi ere (harpidetza eta erosketa puntualak).

IMAGENES-02.png

Gure bezeroekin dugun harremana hobetzen dugu datuen kudeaketa eraginkor baten bidez, aparkaleku okupazioak optimizatuz eta gaur egungo eskaerei eta beharrei egokitutako produktuak sortuz.

Gure erabiltzaileentzako zerbitzu osagarriak:

  • Gure aparkalekuetan Amazon lockers ditugu.

  • Gure instalazio guztietan karga elektrikoen sare bat daukagu.