Hileko abonamenduak

Hileko abonamenduak

Gure parkingetako baten ondoan bizi zara edo lan egiten duzu? Ziur hilabeteko abonamendu-proposamenak egokiak direla zuretzat.

Ahaztu pribatuko aparkaleku batean plaza alokatzea, gordailua, epea eta prezio altuak dituelako. Gurekin, zure aparkaleku eta mugikortasun arazoak konpontzeko soluzio merkeena, errazena eta erosoena izango duzu.

APK2ko abonuak aukerarik onena dira eremu batean aldiro aparkatzeko, eta hemen bertan kontrata ditzakezu gure erreserba-plataformaren bidez.

Abantailak Erosoa: Barrera automatikoki irekitzea matrikula irakurri eta ezagutuz.

Prezioa: Beti saiatzen gara eskaintza eta prezioaren arteko oreka bilatzen.

Askatasuna: Ez dago epe-mugarik, ez kontratu konplexurik, ez gordailurik. Gure aparkalekuak erabili benetan nahi duzunean.

Malgutasuna: Produktu ugari eskaintzen dizkizugu zure beharretara ondoen egokitzen dena aukeratzeko.

Erraztasuna: Zure abonuarekin bi klik besterik ez dira behar, eta berehala aparkatu dezakezu.

Abonu motak Aparkaleku bakoitzak abonu ezberdinak eskainiko dizkizu, eremu edo hiriko behar berezietara egokituta, baina oro har, APK2tik honako abonu hauek eskaintzen dizkizugu:

  • 24 ordu: Mugarik gabe. Eguneko 24 ordu, asteko 7 egun.

  • Gauekoa: Ordutegi finkoa gauean, eta askotan asteburu eta jai egunetan ere.

  • Malgukoa: Eguneko ordu kopuru jakin bat.

  • Egunezkoa: Ordutegi finkoa egunez.

  • Enpresak: Abonu paketeak kontratatzeagatik prezio bereziak.

  • Abonu bereziak

  • Motoak

Zure aparkalekuan erabilgarritasuna egiaztatu nahi baduzu, sakatu beheko botoia.

Hileko abonamenduak

Aparkatu zure matrikularekin

Gure parking guztietan LPR (matrikulen ezagutza automatikoa) teknologia daukagu, eta, horri esker, ez duzu abonatu-txartela erabili beharrik sartu edo irteteko. Hurbildu barrerara, eta automatikoki irekiko da zure matrikula irakurri eta ezagutzean. Gainera, zure hileko abonamenduan hiru matrikula arte lotu ditzakegu; esan besterik ez duzu.